Gure zerbitzua hobetzeko erabiltzen ditugu cookie-ak. Ados Gehiago ikusi

Category Archives: Albisteak

IZEN EMATE EPEAK LUZATU DITUGU!!!

Ostirala, 2024, Apirila 26 | Comments Off on IZEN EMATE EPEAK LUZATU DITUGU!!!

Txatxilipurdiko Baso udaleku zein Udaleku itxietan izen emate epeak luzatu ditugu. Baso udalekuetan epea luzatzeaz gain adin tartea ere ireki dugu, 5-10 urte bitarteko haurrei (2014-2018 urte bitarte jaiotakoak) luzatu nahi diegu bertaratzeko gonbidapena eta bertan izena emateko epea...

Irakurri gehiago

Ludoteka ibiltaria Erguin auzoan

Asteartea, 2024, Apirila 9 | Comments Off on Ludoteka ibiltaria Erguin auzoan

Ludoteka ibiltariak aurtengo azken geldialdia egingo du Erguinen. Datozen 4 larunbatetan bertan izango gara. Txoko ezberdinak jarri eta aukera anitzak izango dituzte parte hartzaileek sormena lantzeko, harremanak egiteko, mahai jolasak ikasteko, norbere gaitasun eta abileziak erakusteko… Itxaropena plazan izango...

Irakurri gehiago

OHARRA

Asteazkena, 2024, Martxoa 27 | Comments Off on OHARRA

Adi! Martxoaren 28tik apirilaren 7ra bitarte bulegoan oporretan izango gara. Epe horretan egiten diren udalekuetako izen emateak apirilaren 7tik aurrera erantzungo dira.

Irakurri gehiago

Hezitzaile eta praktikagile deialdia

Osteguna, 2024, Martxoa 7 | Comments Off on Hezitzaile eta praktikagile deialdia

Txatxilipurdiko udalekuak antolatzen hasiak gara jada eta hezitzaile zein praktikagileen zerrenda osatu nahiko genuke. Haur eta nerabeekin lan egiteko gogoa baduzu, animatu eta bidali zure curriculuma. Izena emateko azken eguna: apirilaren 19a. Jakin beharreko informazioa: Udalekuetan hezitzaile gisa aritu...

Irakurri gehiago

Txatxilipurdiko udaleku irekiak 2024

Asteartea, 2024, Martxoa 5 | Comments Off on Txatxilipurdiko udaleku irekiak 2024

Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa. Gure udaleku irekiek ere balore hauetatik edaten dute, egunerokotasunetik irtenda, uda...

Irakurri gehiago

Ludoteka ibiltaria San Andres

Asteartea, 2024, Otsaila 27 | Comments Off on Ludoteka ibiltaria San Andres

Larunbat honetan Ludoteka ibiltaria San Andres auzora mugituko da. Elkargunea Arimazubi plaza izango da eta ordutegia 11:30-13:30. Martxoko larunbat goizetan ludoteka giroaz gozatu nahi baduzu, zatoz!

Irakurri gehiago

Txatxilipurdiko udaleku itxiak 2024

Asteartea, 2024, Otsaila 27 | Comments Off on Txatxilipurdiko udaleku itxiak 2024

Txatxilipurdiko udaleku itxietan tril ingou! Txatxilipurdi elkartean, aisialdi hezitzaile euskalduna lantzen dugu eta bizitzarako behar ditugun balore eta gaitasunak garatzen laguntzen dugu, hala nola, euskaltzaletasuna, parte hartzea, autonomia, naturarekin harremana, aniztasuna eta feminismoa. Gure udaleku itxiek ere balore hauetatik...

Irakurri gehiago

Txatxilipurdiko baso udalekuak 1.edizioa

Asteartea, 2024, Martxoa 5 | Comments Off on Txatxilipurdiko baso udalekuak 1.edizioa

Txatxilipurdi elkarteko ildo nagusietako bat den heziketa berdean sakontzeko asmotan, 2024ko udaldian urrats bat gehiago eman nahi dugu. Horretarako, udaldi honetan baso-natur eskola pedagogian sakonduko dugu modu praktikoan. Uztailean zehar ohiko udaleku eredutik haratago, beste eredu hau ere jarriko...

Irakurri gehiago

Inauteriak 2024 Arrasaten

Ostirala, 2024, Otsaila 16 | Comments Off on Inauteriak 2024 Arrasaten

Arrasateko Herri Eskolak eta Arizmendi Ikastolak elkarrekin ospatu dituzte aurtengo inauteriak. 1.500 ikasle herriko hiru gunetan banatuta, dantza zein musikaz alaituriko ekitaldi koloretsuaz gozatzeko aukera izan dute. Txatxilitiarrak ere jaialdiaren parte izateko aukera izan dugu eta plazerra izan da.

Irakurri gehiago

Ludoteka ibiltaria 2024. Musakolan

Asteartea, 2024, Urtarrila 30 | Comments Off on Ludoteka ibiltaria 2024. Musakolan

Txatxilipurdiren eskutik, badator aurten ere Ludoteka ibiltaria Arrasateko auzoetara. Otsailean hasiko da eta maiatzera arte zapatu goizetan egitasmoaz gozatzeko aukera egongo da auzo ezberdinetan. Urtero lez, Musakola auzoan hasiko da ibilbidea. Aurten auzo honek elkargune berria izango du; Musakolako...

Irakurri gehiago